Albisteak

 
  1. Lasterketea 1.640 metrokoa izango da Sabino Arana Etorbidetik, horretarako, lasterkariek 4 itzuli egin beharko dabez.
  2. Dorsalak bularrean imini beharko dira, ondo ikusteko moduan.
  3. Antolatzaileek ordenari eta diziplinari eutsiko deutsie; horretarako antolatzaileen eta AMBUIBERICAren laguntzinoa eukiko dabe.
  4. Antolatzaileek konfiantza daukie parte-hartzaileen seriotasun eta zintzotasunean; halanda ze, lasterkariek kirolaren arauak bete beharko dabez, probea oso-osorik euren ahalegin hutsez eginez, ezelango laguntza barik eta beste parte-hartzaileentzako traba izan barik. Horretarako, antolatzaileek beharrezko laguntzaileak kokatuko dabez ibilbidean, arauak beteten dirala egiaztatzeko. Arauak bete ezean, dorsalaren zenbakia apuntatu eta horren barri emongo jake antolatzaileei, eta horreek hartuko dabez egokitzat joten dabezan neurriak, besteak beste lasterkariak deskalifikatzea edota sailkapenean atzerago ixtea.
  5. Antolatzaileek beharrezko aseguruak eukiko dabez, probearen garapen egokia bermatzeko.
  6. Parte-hartzaileek arautegi hau onartzen dabe lasterketan parte hartzeko orduan. Era berean, JARDUERA HAU AURRERA EROATEKO EGOERA FISIKO egokia euki beharko dabe.
  7. Antolatzaileek ez dabe erantzukizunik eukiko parte-hartzaileei edo ikusleei parte hartzean eragin ahal jakezan kalteetan, probearenak ez diran bestelako arrazoiak dirala eta.
  8. Sailkapenak eta argazkiak bakio.eus-en.