Albisteak

Irudi hau leiho berri batean irekiko da 

Bakioko 33. Musika Asteak bere azkenengo emanaldiez gozatzeko aukera  emango digu ostiral honetan, uztailaren 26ren, INUN bakarlariaren kontzertuarekin, arratsaldeko 20:00etan, Txakolingunean.

Mikel Inuntziaga ‘Inun’, bakarka zein hainbat musikarirekin era askotako proiektuetan ibili zen 2014an ‘Berreginez’ lehen diskoa kaleratu arte. 2016an, berriz, ‘Da nola’ ekarri zuen. Hainbat euskal idazleren poemak musikatu zituen, besteak beste Jon Mirande, Itxaro Borda edo Miren Agur Meaberenak.

Oraingo honetan, Inunek ‘Aingurak’ diskoa dakar. Zornotzako kantariaren pop estiloko hirugarren lan honetan, erritmo sakon eta indartsuak melodia samurrekin konbinatzen dira.