Albisteak

 

16:30ean, partaideak. Lasterketa 17:00etan.

  • Kategoria bi egongo dira: lehenengoa 7tik 14 urtera arte, eta bestea 15etik gora. Bakarrik parte hartu ahal izango dabe aldez aurretik izena eman daben pertsonek. GUZTIZ DEBEKATUTA 7 URTETIK BEHERAKO UMEEN PARTE-HARTZEA.
  • Salbamendu-jaka eroatea gomendatzen da. Baina uger ez dakienak derrigorrez erabili beharko dau.
  • 1go kategorian, heldu batek egon beharko dau alboan.
  • Partaideek txalupak egin beharko dabez, beti be motor barik (piragua edo puzgarriak debekatuta dagoz).
  • Txalupa bakotxean gehienez 5 partaide egongo dira (gehi pertsona heldua 1go kategorian).
  • Sari bi egongo dira kategoria bakoitzeko: arinen heltzen danarentzat eta talde eta txaluparik apaindu eta politenarentzat.
  • Behar-beharrezkoa izango da oinetakoak janztea.
  • Parte-hartzaileek osagarriak edo mozorroak jantzi ezkero, horreek ez dabe ezelan be oztopatu beharko mobimendua ez eta uger egiteko aukerea; osagarri edo mozorro horreek ez dira traba izango eta ez dabe korapilorik sortu eragingo.
  • Inskripzinoa eginkeran, zenbaki bat emongo da. Zenbaki hori txalupan bertan eroan beharko da agirian, dortsal moduan.
  • Ez da erabiliko ertz zorrotzik edo ebagitzailerik daukan elementurik, ez eta untzerik edo antzekorik be. Txalupako elementu guztiak ondo lotuta eta babestuta egongo dira.
  • Guztiz debekatuta egongo da parte-hartzaileek txaluparen hondakinak ixtea errekan bertan.
  • Proba amaitu ostean txalupak batu, eta hondakinak horretarako imitako sastarrontzi nagusira bota beharko dira. Txalupa bakotxa batzeko lana taldearen beraren ardura izango da, nahiz eta antolatzaileek horretan lagundu.
  • Sariak Arezabal Plazan banatuko dira (Enderikan).
  • Ekitaldia egitea eragozten dauen baldintzarik egon ezkero, antolatzaileek lehiaketa honen etenaldia erabagi ahal izango dabe.
  • Txikien kategoriako umeak azkeneko zubiko eskaileretatik urtengo dira, eta nagusiak ranparaino eroango dau txalupa.
  • Guztiz debekatuta beste parte-hartzaileei ezer botatzea.

Parte hartzeak oinarriak onartzea eta betetzea dakar.