Albisteak

 

Bidezabal Txokoak antolatua, Bakioko Udalaren laguntzaz, lehiaketa abuztuaren 10en, zapatuan, egingo da Bakeako Karpan.

Baldintzak

Marmitakoa prestatzeko jakiak eta sua lehiakide bakoitzak jarri beharko ditu. Gutxienez zortzirentzat egin behar da lehiaketa gunean bertan, eta marmitan (metalezko kazolan) aurkeztuko zaio epaimahaiari, 12:00etatik 14:00etara.

Lehiaketan parte hartzeko izena eman behar da, abuztuaren 9an (barikua), 19:00etatik 20:00etara Bidezabal Txokoan, edo lehiaketa lekuan bertan abuztuaren 10ean (zapatua), goizeko 11ak arte.

Izena ematean taldearen izena eta ordezkariaren izena eta helbidea eman behar dira eta 10€ ordainduko dira taldeko. Karpan jateko, 3 euro ordainduko dira jesarleku bakoitzeko.

Epaimahaia ospe handiko sukaldariek osatuko dute eta haien epaia erantzunezina eta onartu beharrekoa izango da, beste erakunderen batera jo barik.

Marmita guztiek garaikur bana jasoko dute.