Albisteak

 
Abuztuaren 8an, eguenez, arratsaldeko 7etan, osoko bilkura izango da udalbatzaren aretoan, eta horren barri emon gura deutsegu herritar guztiei. Aztergaiak honakoa izango dira:

Aztergaiak:
  1. 2019ko garagarrilaren 11n egindako aparteko bilkuraren akta irakurri eta onetsi, hala behar balitz.
  2. Alkatetzaren dekretuen barri emon (125. dekretutik 253.era).
  3. Udal kiroldegian antolatu eta garatzen diran kirol jardueretan izena emoteagaitiko prezio publikoak arautzen dauzan ordenantzaren aldarazpena hasikera batean onartu, hala behar balitz, beti be ikastaro barrien prezio publikoak eransteko.
  4. Zerbitzuak emotearren edo jarduerak egitearren prezio publikoak arautzen dauzen ordenantzearen aldarazpena behin-behinean onartu, hala behar balitz; beti be musika tailerren prezioak eransteko.
  5. 2018. ekitaldiko kontu orokorra behin betiko onartu, hala behar balitz.
  6. 2019-2023 udal legegintzaldian, zinegotziei, udal organoetan parte hartzeagaitik, jagokezan dirulaguntzak, bai eta udal taldeei jagokezan diru sariak be onartu, hala behar balitz.
  7. Dublineko adierazpen instituzionala onartu, hala behar balitz.
  8. Eskaerak eta galderak.