Albisteak

 

Hilabete osoan udaleko erakusketa aretoan ikusgai egingo da “Munduko talderik onena. Athletic-en historiak” lana, Carlos Ranedo eta Tomás Ondarra egileena.

Erakusketa ibiltari honek Athleticen historia eta mitologia berrikusten ditu marrazkien bidez. Orotara, 50 irudi dira eta, horien bidez, gure taldearen historiaren eta mitologiaren berrikuspen zabala egiten da: iraganeko eta gaur egungo jokalariak, entrenatzaile ezagunak, presidente eta zale ospetsuak, futbol zelai zahar eta berria, garaipen handiak, porrot mingarriak…