Albisteak

 

Andra Mari egunean Itxas-Aldeko dantzariek bizi-bizi jardungo dute goizean Parrokian, eta gauean ekitaldi zoragarria eskainiko digute kiroldegian.

Programa

11:00 Kalerik kalekoa, Ondarretik elizaraino (txistulariak, dantzariak, herritarrak, udal ordezkariak…).

12:00 Meza nagusia, BAKIOKO ABESBATZAk abestua.

13:00 Dantzak, Parrokiaren aurrean Bakioko ITXAS-ALDE dantza taldearen eskutik; horren ostean, hamaiketakoa eskainiko da.

22:00 ITXAS-ALDE dantza taldeak “AUÑAMENDI: sokak eta makilak” folklore ikuskizuna aurkeztuko du Udal Kiroldegian.