Albisteak

 

Bakioko San Joan Dolozen jaien programaren barruan, hainbat ekitaldi antolatu dira abuztuaren 24tik irailaren 8ra bitartean.

Era berean, Jai Batzordeak gonbidapen berezia egin nahi die Bakioko koadrilei ahalik eta ekitaldi gehienetan parte hartzeko, giro alaia eta umoretsua sortuz.

Azkenik, gogorarazi beharra dago eraso sexistarik gabeko jaiak nahi ditugula. Hori dela eta, Bakioko Udalak eraso sexisten kontrako protokoloa aktibatu eta herriko eragileekin elkarlana bultzatuko du. Eraso matxisten biktimentzako harrera telefonoa: 900 840 111.

Prezio herrikoiak barraketan
Abuztuaren 29an eta 30ean (eguena eta barikua), 11:00etatik 14:00etara, prezio popularrak izango dira barraketan.

Hona hemen programa osoa:  Eranskina (PDF 790KB)