Albisteak

 

Bakioko Udalak 3 pertsona bat behar ditu herriko jaietan: batek Lanper maskota eroateko ardura izango du eta beste biek jaietako hainbat ekitalditan lagundu beharko dute.

Hautaketa zozketa bidez egingo da eta, horretarako, beharrezkoa izango da izena ematea abuztuaren 23ko 14:00ak baino lehen, barikua, udaletxera eskaera orria betetzera bertaratuz edo udala.bakio@bizkaia.org helbidera posta elektronikoz bidaliz.

Zozketa abuztuaren 26an izango da (astelehena), 09:00etan, udaletxean, jendaurreko ekitaldian.

18 urtetik gorako 3 pertsona aukeratuei lan kontratua egingo zaie abuztuaren 28tik 31ra bitartean.

Udalak Bakioko langabeak animatu nahi ditu, prozesuan parte har dezaten.

Eskaera-orria (PDF, 240KB)