Albisteak

 

Irailaren 14rako, zapatua, Alaitasuna pilota taldeak kirol eta kultur irteera bat antolatu du Oriora.

Goizez, arraun tradizionaleko jarduera bat egingo da traineruan edo kayaken, partaideen adina kontuan hartuz. Jarraian, herriko alde zaharra eta bertako kale estu-estuak ez eze Jorge Oteizaren artelanak eta Done Jakue Bidearen Interpretazio Zentroa ere bisitatuko dira.

Behin bisita amaituta, bazkaldu eta herriko frontoian pilotan aritzeko aukera ere izango da.

Inskripzioak irailaren 7ra arte Turismo Bulegoan.