Albisteak

 

Herriko jai programaren barruan, abuztuaren 30ean (barikua), 13:00etan, IX. Tomate Lehiaketa izango da, herriko frontoian.

Oinarriak:

  • Izena ematea aldez aurretik Kultur Etxean (946193369).
  • Bakioko Tomatea onartuko da bakarrik.
  • 3 tomate partaide bakoitzeko.
  • Antolatzaileak aurreko egunean pasatuko dira tomateen bila.
  • Epaileek itxura, testura eta gustua puntuatuko dituzte.
  • Dastatzean, tomate bat hartuko dute epaileek eta beste biak ikusleen artean banatuko dira.

Antolatzaileak: Marta Txori eta Bakioko Udala.