Albisteak

 

Datorren irailaren 8an, domeka, ibilaldi ospetsu honen XIII. edizioa izango da.

Ibilaldiaren abiapuntua zendutako Nestor Basterretxearen "Txakolinaren Monumentuaren" inguruetan izango da, Sabino Arana etorbidean, goizeko 9:00etan, eta ekitaldian helduek eta gaztetxoek parte hartu ahalko dute.

Ibilaldian parte hartzeko, gomendagarria da aldez aurretik https://forms.gle/JgBBcBiY91aeoLw19 web helbidean izena ematea; izan ere, proba beharrezko azpiegiturez hornitu beharra dago, parte-hartzaileen anoari eta segurtasunari begira (edozein kasutan ere, antolatzaileek salbuespen modura inskribatzen utziko dute ibilbidearen egunean bertan “Txakolinaren Monumentuaren” inguruetan, irteera puntuaren ondoan, 8:30etik 9:00etara bitartean).

Ibilbidean zehar informazio panelak jarriko dira ibilaldian ikusiko diren tokien eta horien berezitasunen inguruan.

Aurten be, txakolina doan dastatzen emango zaie ibiltari "saiatuei", behin Bakeako Karpako helmugara iritsita.

Inskripzioa: https://forms.gle/JgBBcBiY91aeoLw19