Albisteak

 

Autokarabanen aparkalekua berriki egokitu da, eta jada erabilgarri dago ur beltzak eta grisak husteko zerbitzua Bakion.

Era berean, plaza bakoitzaren neurriak handitu dira, aparkatze eroso eta seguruagoa errazteko, eta plazen kopurua areagotu da, 40 izateraino.

Era berean, gogoratu beharra dago ekainaren bigarren asteburutik aurrera OTA zerbitzua indarrean sartuko dela; ondorioz, ibilgailuek beharrezko tarifa ordaindu beharko dute, hau da, ekainean asteburuetan baino ez, eta uztailean nahiz abuztuan, egunero.

Argibide zehatzagoak erantsitako dokumentuan: