Albisteak

 

Kaixo lagun!

Badatoz Bakioko jaiak eta urtero bezala gutun honen bidez jai zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu.

Lehenengo eta behin eskerrak eman nahi dizkizuegu elkarlanean eta auzolanean jaiak diseinatzen eta antolatzen egon zareten guztioi. Zuek gabe ezinezkoa litzateke denontzako jaiak antolatzea; beraz, eskerrik asko guztioi!

Bestalde, jaiak gozatzeko eta disfrutatzeko mezua bidali nahi dizuegu. Herriko jaiak izanda, bete ditzagun kaleak pozez, kantaz eta algaraz, baina beti errespetuz. Argi izan Bakioko herriak ez duela inolako erasorik onartuko. Beraz, babestu ditzagun kaleak eta zabaldu dezagun gure herriko bazter guztietara edozein erasoren kontrako aldarria, eraso matxisten kontrako aldarria. Ez dago zalantzarik: Ez beti da ez!

Bukatzeko, azpimarratu nahi dugu gero eta gehiago garela gure itsaso eta naturarekin sentsibilizatuta gaudenok, eta, beraz, aldaketa klimatikoaren kontrako pausuak emateko prest gaudenok; horregatik jaietan ere ez ahaztu: berrerabili, ekidin erabilera bakarreko plastikoak eta batu zaborra. Egizu jai garbien alde!

Urtero moduan, gogoan izan nahi ditugu gurekin herriko jaietan egon ezin diren herritarrak, urrun daudelako, gaixorik daudelako edo utzi gaituztelako. Jaso ezazue besarkada handi bat!

Jai egitaraua (PDF 790KB)