Albisteak

 

Bakioko Udalaren ekimenez, Gurutz Gorriak natur ingurune akuatikoetan sorospenak emateko ikastaro bat eskainiko du; ikastaroa Lanbidek homologatzen du eta irailaren 23tik urriaren 3ra bitartean egingo da, 16:00etatik 21:00etara.

Prestakuntza ekintza hau Bakioko Udalaren eta surf eskolen arteko ohiko lankidetzaren ingurumarian kokatu beharra dago, eta, bereziki, surf eskoletako pertsonalari zuzentzen zaio, etorkizuneko kirol legea kontuan hartuz.

Ikastaroa Gurutz Gorriko prestakuntza institutuaren instalazioetan emango da, Bilboko José Mª Olabarri kaleko 6. zenbakian (Abandoko geltokiaren atzean).

40 orduko ikastaro honen helburua da lehen sorospenei buruzko oinarrizko ezagutzen eta trebetasun zehatzen berri ematea.

Helburu zehatzak honakoak dira:

  • Istripuak prebenitzen ikastea.
  • Auto-babeserako eta osasun laguntzetarako prozedurarik eta teknikarik egokienak aplikatzea.
  • Hil ala biziko egoera larri-larriak identifikatzea eta konpontzea.

Matrikularen prezioa: 160 €.

Izen ematea: goiuria@cruzroja.es edo 94 423 89 22 telefono zenbakian.

Argibide gehiago: www.cruzrojabizkaia.org.