Albisteak

Irudi hau leiho berri batean irekiko da 

Behin kiroldegiaren geldialdi teknikoaren epea irailaren 15ean amaituta, kiroldegiak berriro ere oratuko die bere jarduera guztiei; horien artean, eskolaz kanpoko kirolak azpimarratu behar dira: judoa, atletismoa, dantza modernoa eta “heziki" programa (motrizitate gaitasunen garapena).

Jarduera hauek guztiak arratsaldez egingo dira eta gehienbat eskolako ume eta gazteei zuzentzen zaizkie.

Izena emateko epea irailaren 25era arte egongo da zabalik kiroldegian.

Argibide gehiago: Kiroldegian (94 619 32 31, bakio@emtesport.com), irailaren 16tik aurrera.