Albisteak

 

2019ko aurrekontu parte-hartzaileak diseinatzeko prozesuan, San Pelaioko Bide Nagusian, skatepark aurreko autobus geltokien eta Goienkale kaleko gurutzearen artean, mugikortasuna hobetzeko lanak egitea erabaki zen. Hori dela eta, lan horiek egiteko helburuaz, Bakioko Udalak 2019ko maiatzaren 31n kontratua sinatu zuen Ekin Eraiketak S.L. enpresarekin, eta udan trafiko-arazo handiagoak ez sortzeko eta segurtasuna bermatzeko erabaki zen lanen hasiera uda ostera arte atzeratzea.

Beraz, hurrengo egunetan hasiko dira hobekuntza-lanak eta bost aste inguruko iraupena izango dute; egin bitartean enpresak partzialki moztuko du trafikoa, txandaka, norabide bietan.

Beste edozein informazio nahi izanez gero, hurbildu udaletxera edo kontsultatu orrialde honetan

Horrelako oharrak telefono mugikorrean jaso nahi izanez gero, BAKIO ZABALTZEN aplikazioa deskarga dezakezu zure mugikorrean:

Google Play:
https://play.google.com/store/apps/details?id=com.biscaytik.bakio&hl=eu

AppStore:
https://apps.apple.com/es/app/bakio-zabaltzen/id979658513