Albisteak

Este documento se abrirá en una ventana nueva 

Irailaren 21ean, zapatuan, Sasiarte mendi taldeak 35 kilometroko ibilbide bat antolatu du, Bakioko eta inguruko gailur nagusietara heltzeko.

Mendizaleak Bakioko frontoitik irtengo dira goizeko 7:30ean eta 8 ordu inguruko ibilbide bati ekingo diote, Jata,  Tallu, Larrauri, Meñaka, Sollube, Garbola eta Burgoako tontorrak zapaldu ostean Bakion ostera ere amaitzeko.

Bidea ez da markatuko, asmoa baita partaide guztiak batera joatea; jan-edana partaide bakoitzaren kontura izango da.

Inskripzioa esteka honetan: https://forms.gle/aTferdhrbN33zjvNA