Albisteak

 

Euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago. Urritik ekainera, AEK-k euskara ikasteko aukera ugari eskaintzen dizkigu: euskara maila guztiak, titulu homologatuak lortzeko ikastaroak, taldeentzako ikastaro bereziak, autoikaskuntza...

Hainbat ordutegi izango dituzu aukeran, goizez zein arratsaldez, asteko egun guztietan eta, gainera, matrikulatzeagatik soilik, doan jasoko duzu AIZU! aldizkaria.

Izena emateko eta argibide gehiago jasotzeko: 94 674 43 16 / 607 601 302 edota kinttopeko@aek.org.