Albisteak

Irudi hau leiho berri batean irekiko da 

Zapatuan, irailak 21, Itxas-Aldek herriko beste elkarte batzuen eta Udalaren laguntzaz antolatuta, Santutxuko Gaztedi Dantzari taldeak Zuberoako Maskarada eskainiko digu herrian bertan. Zuberoako Maskarada dantza soila baino gehiago da, euskal folklorearen inauteri erritorik garrantzitsuena baita, ezbairik gabe.

Dantza ikuskizuna 10:30ean hasi eta hainbat tokitan izango dugu ikusgai: Bentako Plazan, Sabino Aranan, Moila Puntan, Udaletxeko Plazan eta Frontoian. Jarraian, eguerdiko 14:30ean herri bazkaria egingo da probalekuan. Arratsaldez, 17:30ean, maskaradaren bigarren eta azken zatiaz gozatu ahalko da Bentako Plazan (euririk izanez gero, Bakeako Karpan).