Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta, datorren martitzenean, irailak 24, menpeko senideei lehen sorospenak ematen ikasteko tailerra izango da Kultur Etxean, arratsaldeko 18:30etik aurrera.

Saio hau jagole ez-profesionalei eta euren ardurapean menpeko senideak dituztenei zuzenduta dago, lehen sorospenei buruzko oinarrizko ezagupenak lortzeko, istripuetan zelan jokatu ikasteko, istripuak zelan saihestu jakiteko…