Albisteak

 

Maiatzaren amaieran argitaratu bezala, bakiotar guztiei gogorarazi nahi diegu euskara ikasteagatiko dirulaguntzak eskatzeko epea urriaren 1ean amaituko dela (eguerdiko 14:30ean). 2018/2019ko matrikularen %30eko laguntza emango da gehienez, 95 euroko muga ezarrita. Eskaera egin ahal izateko honako baldintzak bete beharko dira:

  • Bakion erroldatuta egotea.
  • Gutxienez %75etik gorako asistentzia izatea.
  • Bakioko Udalarekin zorrik ez izatea.

Era berean, udaletxean honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Euskaltegiak aprobetxamendu eta asistentziaren gainean egindako egiaztagiria.
  • Bankuko ordainagiria.
  • Kontu korrontearen zenbakia.

Eskaera hilabetean ebatziko da eta dirulaguntzak urtea amaitu baino lehen banatuko dira.