Albisteak

 

Martxan da berriro ere Bakioko Berbalaguna.

Iazko moduan, Bakioko Udalak AEKren bidez antolatzea, koordinatzea eta dinamizatzea erabaki du euskara praktikatzeko ekimen hau. Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek, indarra hartu nahi du gure herrian ere; horregatik, Berbalagun proiektuak euskaraz gozatzeko gonbitea egiten digu praktikatu eta bizi! lemapean.

Baina, zer da benetan Berbalagun izatea? Euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzea da. Bertan, edozeinek har dezake parte, zahar zein gazte, etxeko euskaraz berba egin zein ikastolakoaz, euskaltegiko ikaslea izan zein euskaltegitik pasatu bakoa...

Jakina da hizkuntzaren ikaskuntzan, ezinbestekoa dela ikasitakoa praktikan jartzea, ez da gauza berria; euskara praktikatzeaz gain, izena ematen duenak jende berria ezagutu, euskararen munduan murgildu eta, azken finean, euskaraz bizitzeko aukera izango du.

Parte hartzea oso erraza da eta gainera doakoa!!!

Nahi dutenek telefonoz eman dezakete izena 688 746 775 zenbakian (whatsapp) edo e-mailez (kinttopeko@aek.eus) ere. Informazio gehiagorako blog-a ere badago: http://uribebutroe.blogspot.com.es/.

Berbalagun guztiek hainbat abantaila lortu ahal dituzte: EHUko kredituak, bidaia eta egonaldietarako deskontuak, AIZU! eta Argia aldizkariak eta Berria egunkaria merkeago, eta beste hainbat abantaila.