Albisteak

 

2019ko irailaren 26an, eguena, arratsaldeko 7etan, ohiko bilkura izango da udalbatzaren aretoan, eta horren berri eman gura diegu herritar guztiei. Aztergaiak honakoak izango dira:

Aztergaiak

  1. 2019ko abuztuaren 8an egindako ohiko bilkuraren akta irakurri eta onetsi, hala behar balitz.
  2. Alkatetzaren dekretuen berri eman (254. dekretutik 314.ra arte).
  3. Bakioko Udalaren eta EEE/EVEren artean izenpeturiko hitzarmena bertan behera uzteko prozedurari hasiera eman, betiere Kiroldegiko energia termikoa hornitzeko 2005eko urriaren 17ko kontratuari dagokionez.
  4. 2019ko ekitaldiari dagokionez, Bakioko kultur eta kirol elkarteei zuzendutako dirulaguntzak onartu, hala behar balitz.
  5. Udal kiroldegian antolatu eta garatzen diren kirol jardueretan izena emateagatiko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldarazpena hasiera batean onartu, hala behar balitz, betiere ikastaro berrien prezio publikoak eransteko.
  6. Emergentzia klimatikoari buruzko idatzia onartu, hala behar balitz.
  7. Eskaerak eta galderak.