Albisteak

 

Era askotariko ekintzak abiatuko dira udazkenean gure herrian: euskaraz berba egiteko Berbalaguna, euskara ikastaroak, musika tailerrak, pintura ikastaroa… Betiko eskaintzaz gain, aurten Kultur Etxean udazkenerako iraupen laburreko tailer bi aurreikusi dira: “Komunikazioa Hobetuz” eta “Argazkiak mobilarekin” ikastaroak.

Gainera, Udal Kiroldegian ur- eta lur-jarduera berriak jarriko dira martxan datorren astean eta ekintza askotan parte hartu ahal izateko bono bereziak ere izango dira erabilgarri.

Oraindik izen-emateak zabalik dagoz. Animatu, gustu guztietarako jarduerak dagoz eta!

Bestalde, urtero bezala, Udalak aurtengo “San Joan Dolozak” jaien balorazioa egiteko inkesta zabaldu du, herritarren iritzia jakiteko bai aurreko jaien balorazioa egiteko bai hurrengoetarako proposamenak batzeko. Proposamenak, kexak eta eskaerak jaso ahal dira Udaleko web orriaren bitartez zein paperezko inkestaren bidez Udaletxean, Turismo Bulegoan, Kultur Etxean.

Informazio gehiago Bakioko Kultur Etxean eta Kiroldegian.