Albisteak

 

Bakioko Udalak jakinarazi nahi du emergentzia klimatikoa deklaratu duela Bakion, eta mundu mailan klimaren alde deituta dagoen greba orokorraren aldarrikapenekin bat egiten duela. Herritarroi dei egiten die mobiliza daitezen.

Gaur egun, Udalak aldaketa klimatikora egokitzeko plan bat prestatzen dihardu. Hilabete gutxi barru dei egingo die bakiotarrei plan honen testuinguruan, Bakio jasangarri eta burujabe bat lortzeko hausnarketa eta eztabaida desberdinetan parte har dezaten.

Adierazpena (PDF 695KB)