Albisteak

 

Bakiok Uribeko Jardunaldi Gastronomikoen VII. edizioan parte hartuko du; edizio hau urrian egingo da eskualdeko hainbat udalerritan.

Jardunaldien helburua da eskualdea turismoaren aldetik sustatzea eta testuinguru horretan inguruko produktuen, ekoizleen eta ostalarien bikaintasunak baloratzea.

Zazpigarren edizio honetan, Turismo Bulegoak "Bakioko Erroak" izeneko bisita gidatua antolatu du urriaren 13rako (domeka). Bisita horretan, nekazaritza kooperatiba bat bisitatuko da, herrian zehar ibilbide gidatua egingo da eta, amaitzeko, txakolingunea bisitatuko da, bertoko produktuak dastatzeko saioa eta guzti (Bakioko bi txakolin eta Ekortegiko bi pintxo). Jarduera 10:00etan hasi eta 14:30ak inguruan amaituko da eta pertsonako 5 euroko kostua izango du. Informazio gehiago 94 619 33 95 / 94 465 50 07 telefonoetan eta turismo@bakio.org helbidean.

Era berean, Txakolinguneak txakolina eta garagardo artisauak dastatzeko saioa antolatu du urriaren 19rako (zapatua), bi produktuen berezitasunak ezagutzeko: lehengaiak, elaborazio bereziak, usainak, zaporeak … Pertsona bakoitzeko 10 euroko kostua izango du dastaketak, eta ordu eta erdiko iraupena, goizeko 12:00etatik aurrera. Informazio gehiago 94 602 85 13 telefonoan eta txakolingunea@bizkaia.eus helbidean.