Albisteak

Irudi hau leiho berri batean irekiko da 

Bakioko Kirol Taldeak gonbita egiten digu zapatuan, urriak 5, Bizkaiko Eskola Futbolaren Jaian parte hartu eta lagun dezagun.

Aurten, ekimenak balio izango du dirua biltzeko leuzemiaren aurkako Josep Carreras Fundazioaren alde.

Erdu urriaren 5ean Arestuiko futbol zelaira!

Helburu ezin hobe baten alde, futbola ere elkartasuna da eta. Gure taldea animatzeaz gain, leuzemiaren aurkako borrokan lagunduko duzu Josep Carreras Fundazioari egingo zaion dohaintzari esker.