Albisteak

Irudi honek PDF dokumentu bat irekiko du leiho berri batean 

Bakioko Udalak mapa turistikoa eguneratu du. Mapa honetan denda, jatetxe eta ostatuei buruzko ohiko informazioa jasotzeaz gain, turismo aktiboan diharduten denden eta enpresen zerrenda ere ageri da, bai eta aparkalekuena ere.

Egindako aldaketen bidez mapa egokitu nahi izan da Bakion gero eta ugariagoak diren turismo molde berrietara. Mapa berria (PDF 740KB) ingelesez eta frantsesez, eta euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu da eta haren itxura bisuala, berritzaile eta erakargarria da.