Albisteak

Esteka honek PDF dokumentu bat irekiko du leiho berri batean 

Urriaren 20an, domekan, Sasiarte mendi taldeak 11 kilometroko ibilbide bat antolatu du Txindoki mendia ezagutzeko.

Mendizaleak udaletxeko plazatik irtengo dira goizeko 8:00etan eta, behin mendi txangoa amaituta, Bakiora itzuliko dira 15:00etan.

Jan-edana bakoitzaren kontura izango da; hala ere, autobus zerbitzua doan eskainiko zaie bazkideei; ez-bazkideek, ostera, 5 euro ordaindu beharko dituzte.

Izena emateko azken eguna: urriak 17 (http://bit.ly/u20txindokira helbidean).

Kartela (PDF 597KB)