Albisteak

 

Ibilbide gidatua eta erakustaldia

Ondarearen 2019ko Jardunaldi Europarren barruan, Bakioko Txakolinguneak txakolinaren munduaren gaineko beste ikuspegi bat eskainiko du.

Izan ere, txakolindegien inguruan adierazpen kolektibo ugari garatu da. Gaur egun, horietarako bat ezagutzen dugu, hots, “garrafagintza” edo hotz edateko artea. Baina, lehenago, oinez abiatuko gara Doniene-Gorrondona upategira eta ondoren, Aunia Kultur Elkarteko Juanjo Hidalgo eta Felix Mugurutzaren eskutik, baserrietan era tradizionalean egiten zen txakolina dastatzeko antzinako txakolindegien historian barneratuko gara. Ibilbidea bukatzeko, txakolinaz egindako “garrafa” dastatuko dugu.

Urriak 26, larunbata
Elkargunea eta ordua:
Txakolingunea, 10:30ean.
Hizkuntza: Euskara / Gaztelania
Leku kopuru mugatua.
Oharra:
3 inguru iraungo du bisitaldiak. Ekarri eroso ibiltzeko moduko oinetakoak. Jarduera gaztelaniaz egingo da, baina galderak eta argibideak euskaraz egin daitezke.
Informazioa eta erreserbak: 94 602 85 13, txakolingunea@bizkaia.eus.

Kartela (PDF 386KB)