Albisteak

Esteka honek PDF dokumentu bat irekiko du leiho berri batean 

Datorren azaroaren 9an, zapatua, mugikorrarekin mota guztietako argazkiak egiten ikasteko ikastaroa antolatu da, argazkiok ahalik eta kalitaterik handienarekin atera daitezen.

Ikastaroa Txakolingunean emango da, Kultur Etxeak antolatuta, eta bi modulu izango ditu: goizean, modalitate fotografiko honi buruzko prestakuntza teorikoagoa eskainiko da, eta, arratsaldean, udalerriko hainbat lekutara irteteko asmoa dago eskuratutako ezagutzak praktikan jartzera eta argazki erreportaje bat egitera.

Ikastaroaren hasierako eta amaierako orduak aurrerago ezarriko dira, parte-hartzaileen lehentasunak eta nahiak kontuan hartuz.

Izen-emateak: Kultur Etxea / 15 €.

Kartela (PDF 718KB)