Albisteak

Esteka honek PDF dokumentu bat irekiko du leiho berri batean 

Txirrikaldeko Bideko inguruko irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetu nahian, gune bat egokituko da, pertsonek segurtasun handiagoa izan dezaten.

Gune hori atontzeak galtzada estutzea eragingo duenez -eta jada berez nahiko estua denez-, semaforo bat jarriko da ibilgailuek txandaka zirkulatzeko eta, aldi berean, abiadura moteltzeko; horretarako, Iberdrolarekin instalazio elektrikoa izapidetzen ari da gaur egun.

Argi izan behar dugu salbuespenezko eta premiazko neurria dela, ibilgailu handien trafikoaren gorakadak eta abiadura desegokietan dabiltzan ibilgailuek sorrarazten dituzten arazoei aurre egiteko.

Honako hau ez dela irtenbide ideala jakinagatik ere, kaleak gaur egun dituen ezaugarriak direla eta, ez dago beste irtenbiderik denboran luzatzen ari den arazo honi aurre egiteko. Nolanahi ere, Udalak lanean jarraituko du behin betiko konponbidea bilatzeko epe luzeari begira.

Beste edozein informazio nahi izanez gero, hurbildu udaletxera edo kontsultatu Udalaren web orrialdean.

Semaforoaren kokapen planoa (PDF 1,55MB)