Albisteak

 

Kiroldegiak skate eskolak kalean (PDF 156KB) antolatzeko asmoa du hiruhileko honetan. Eskolak U eremuan emango dira. Aurrerapen gisa, antolatzaileek doako skate saioa eskainiko dute ate irekien jardunaldi (PDF 4,34MB) batean urriaren 19an, larunbata, arratsaldeko 5etatik 7etara. Parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da babesak, kaskoa eta skatea eramatea.

Kirol jarduera hau urritik abendura bitartean egingo da, eta bazkideek 54 euro ordaindu beharko dituzte eta ez-bazkideek 90.

Argibide gehiago eta izen-ematea: Udal Kiroldegian (94 619 32 31).