Albisteak

Esteka honek PDF dokumentu bat irekiko du leiho berri batean 

Zergatik gurasolagun?

Egunero, astelehenetik ostiralera, umeak eskolan dauden bitartean edo eskolen ondoren, umeak zaintzen elkarrekin ematen ditugun orduak asko izaten dira. Gurasolagunak denbora horri etekina atera eta euskara bultzatzeko aukera ematen digu. Gainera, dohainik da!

Nola egingo dugu?

Gurasoon artean talde txikiak sortuz, euskaraz dakien jendea eta ikasten ari direnak elkartuz, talde bakoitzak jarritako ordutegi eta egunetan, euskaraz hitz egiteko. Taldeak osatzean gure interesak eta zaletasunak ere kontutan izango ditugu, taldean gustura egoteko. Gure herrian dagoeneko talde bat sortu da eta bigarrena sortzeko pertsona bat edo bi besterik ez dira falta.

Argibide gehiago: kinttopeko@aek.eus helbidean edo 688 746 775 / 607 601 302 / 607 863 224 telefonoetan.

Kartela (PDF 908KB)