Albisteak

Esteka honek PDF dokumentu bat irekiko du leiho berri batean 

Mungialdeko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateak JAGOTEN proiektua ipini du berriro martxan, jagole ez-profesionalen eta mendeko pertsonen senideen bizi kalitatea hobetu nahian.

Oraingoan, hirugarren adinean izan ohi diren nahasmendu edo gaixotasun neurodegeneratiboei buruzko tailerra emango da urriaren 23an, eguaztena, 18:30etik 20:00etara, Meñakako Udalaren lokalean.

Informazio gehiago:
Mungialdeko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitatea
Aita Elorriaga 17-behea (Mungia)
94 404 77 07 (Ainara)

Kartela (PDF 654KB)