Albisteak

Irudi hau orrialde berrian irekiko da 
Udan zehar Kultur Etxeko espazioak berrantolatu behar izan dira , "Urkitza" eskolako gela berri bati lekua egiteko. Ondorioz, Liburutegia lehen ludotekak hartzen zuen espazioan kokatu da, eta, horregatik, ludoteka zerbitzua emateko gune bat egokitu da Udal Kiroldegian.

Zapatu arratsaldetan, 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako ludoteka begiraleek dinamizatuko dute eta hainbat jarduera eta tailer egingo dituzte. Dena dela, horretarako, izena eman beharko da kiroldegian, urriaren 18tik aurrera.

Astelehenetik barikura, ostera, gurasoek zaindutako gunea izango da, Kultur Etxean eskaintzen zenaren oso antzekoa.

Kartela ikusi (PDF, 784KB)