Albisteak

Irudi hau orrialde berrian irekiko da 
Bakioko Udalak, urriaren 16an egindako bilkuran, erakunde adierazpen bat onartu du Kataluniako Prozesuaren gaineko epaiari buruz. Adierazpen horretan argi zehazten du ez datorrela bat Auzitegi Gorenaren epaiarekin eta estatuko botereen jardunarekin, preso politiko eta erbesteratuen askatasuna eskatzen du eta Kataluniako herriari elkartasuna adierazten dio.

Era berean, udalbatzak bat egin du udal langileek bihar, urriak 16, barikua, 12:00etatik 12:15era udaletxearen aurrean egingo duten elkarretaratzearekin, eta bakiotar guztiei dei egiten die bertan parte hartzera eta erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimen baketsu eta demokratikoekiko konpromisoa adieraztera.

Erakunde adierazpena ikusi (PDF, 236KB)