Albisteak

 
Urriaren 26an, zapatua, bilera izango da 12:00etan Gure Etxean, eta bertan udagoien honetan abiaraziko diren proiektuetako bi aurkeztuko ditu Udalak. Batetik, Gure Etxea eraberritzeko proiektua, eta, bestetik, "Bakio Mugi" zahartze aktiboa sustatzeko proiektua.

Era berean, bileraren beste helburuetako bat da adineko pertsonen kolektiboak bere ardurak, kezkak edo beharrizanak udal ordezkariekin partekatzea.

Bilerarako gonbidapena (PDF, 85KB)