Albisteak

JPG artxibo hau orrialde berrian irekiko da 

2016. urtean sortu zen Bakioko Osasun Sareari jarraipena emateko asmoz, azarotik aurrera burutuko den ekimen honen helburu nagusia da bakiotarron osasuna zaintzea, eragile desberdinak koordinatuz: udala, osasun arloko profesionalak, irakasleak, begiraleak, kirol instalazioetako arduradunak, elkarteak…

Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak jaso dituen ekimen honen barruan, hiru proiektu burutuko dira:

  • Osasun mahaia (erakunde, agente eta elkarte desberdinek osatua)
  • Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua (JFOZ, aholkularitza eta dinamizazio  zerbitzua)
  • “Nagusi aktikoak” programa (Adin Guztientzako Lurralde barruko parte-hartze dinamika)

Hiru jarduera hauen bitartez, Bakioko Udalak jarduera fisikoaren praktika osasuntsua bultzatu nahi du, pertsona aktibo gehiago lortzeko eta eskaintza eta kalitatea oinarri dituzten ekimenak antolatzeko eta koordinatzeko, kontuan hartuz bereziki nagusien proposamenak eta beharrizanak.

Datorren asteazkenean, urriak 30, arratsaldeko 18:00etan egingo da ekimen honen aurkezpena Bakioko Udal Kiroldegian.

Kartela ikusi (PDF, 132KB)