Albisteak

Irudi honek PDF dokumentu bat irekiko du leiho berri batean 

Datorren martitzenean, azaroak 5, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Jagolearen Mundu Mailako Egunaren V. Jardunaldia egingo du, Jagoten programaren barruan eta Mankomunitatea osatzen duten herrien laguntzaz (Arrieta, Bakio, Gamiz-Fika, Laukiz, Meñaka eta Mungia).

Gauzak horrela, Mugire Txokoak harrera egingo dio simposium interesgarri honi 18:30etik 20:00etara bitartean, jagolearen zereginari buruzko zenbait gai jorratzeko.

Hizlariak honakoak izango dira: Isabel Mosquera, ikertzailea eta EHUko irakaslea, eta Aitziber Mandaluniz, psikologoa.

Kartela (PDF 1,27MB)