Albisteak

 

2019ko urriaren 31n, eguena, arratsaldeko 7etan, ohiko bilkura izango da udalbatzaren aretoan, eta horren barri eman gura deutsegu herritar guztiei. Aztergaiak honakoak izango dira:

Aztergaiak

  1. 2019ko irailaren 26an egindako ohiko bilkuraren akta onetsi, hala behar balitz.
  2. 2019ko urriaren 16an egindako aparteko bilkuraren akta onetsi, hala behar balitz.
  3. 2019ko urriaren 16an egindako premiazko aparteko bilkuraren akta onetsi, hala behar balitz.
  4. Alkatetzaren dekretuen barri emon (315. dekretutik 365.ra arte).
  5. Bakioko Udalaren eta EVEren artean izenpetu beharreko hitzarmena onartu, beti be Kiroldegiko eguzki instalazinoari jagokonez, eta, ondorioz, orain arte indarrean egon dan 2005eko urriaren 17ko hitzarmena bertan behera itxi.
  6. 2019ko ekitaldiari jagokon udal aurrekontuaren betearazpen egoerearen barri emon, bigarren hiruhilekoari jagokonez.
  7. Bigarren hiruhilekoari jagokozan batez besteko ordainketa epearen eta 2019ko 35. berankortasun txostenaren barri emon.
  8. 2020ko Aurrekontu parte hartzaileak aurrera eramateko konpromisoa onartu.
  9. Herriko lorezaintzaren zerbitzuari buruzko kontratazino espedientea onartu, klausula administratibo berezien eta preskripzino teknikoen orriak barruan dirala.
  10. Bakean herriko komunari buruzko hornidura eta instalazinoa bideratzeko kontratazino espedientea onartu, klausula administratibo berezien eta preskripzino teknikoen orriak barruan dirala.
  11. Udalbatzak 2019.05.23an Ibarratorre kalea urbanizatzeko obren proiektua behin betiko onartu ebala eta, erabagi horren aurka Enrique eta Begoña Goyarrola Belda neba-arrebek aurkeztu daben berraztertze errekurtsoa erabagi.
  12. Zemendiaren 25ean emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna dala eta, erakunde-adierazpena onetsi, hala behar balitz.
  13. Euskerea ikasteagaitiko dirulaguntza onartu, hala bajagoko.
  14. Eskaerak eta galderak.