Albisteak

Esteka honek PDF dokumentu bat irekiko du leiho berri batean 

Azaroaren 4an, astelehena, berdintasuna sustatzeko Emakunderen autobusa iritsiko da Bakiora; helburua argia da: berdintasunaren aldeko kontzientzia publikoa areagotzea, genero mugarik gabeko erabakitzeko eskubideaz hausnartzeko gune plural eta ireki batean, kirolaren arloan bereziki.

Helburu horrekin, Emakundek ikasgela mugikor bat antolatu du autobus barruan, hainbat tailer eta bideo emateko.

Berdintasunaren aldeko autobusa udaletxeko plazan izango da, 10:00etatik 14:00etara.

Animatu eta ezagutu!

Kartela (PDF 661KB)