Albisteak

 

Domeka honetako 'Amelie' ekaitzak gogor astindu du gure herria, eta haizeteak Bakea parkeko karpa eta frontoiko sabaia erauzi ditu, azken honen egurrezko egitura agerian utziz. Gainera, edukiontzi ugari irauli ditu, baita terraza aulki asko ere, eta kalteak eragin ditu bide publikoan, altzarietan eta zenbait autotan eta etxebizitza partikularretan.

Hori guztia dela eta, astelehen honetan jendearentzako arreta zerbitzua jarri du martxan Udalak, haizeteak herrian eragindako kalteak kuantifikatzeko eta herritarrei euren erreklamazioak nola bideratu jakinarazteko. Gaitz-kalteek haize-bolada indartsuetan dutenez jatorria, Udalak uste du Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak hartuko duela horien kargu.

Informazio gehiago: 94 6194 001 telefonoan eta idazkaritza.bakio@bizkaia.org helbide elektronikoan.