Albisteak

 

Bizilore elkarteak irteera bat antolatu du Burgosko Ojo Guareñako kobazulo ederra bisitatzera joateko, azaroaren 9an, zapatuan.

Autobusa goizeko 9:30etik irtengo da Bakiotik. Kobazuloa ikusteaz gainera, interpretazio zentroa bisitatu eta ibilbide gidatu bat ere izango da. Bazkaria inguruko jatetxeren batean egingo da.

Irteera honen prezioa 10 eurokoa da bazkideentzat eta 15 eurokoa ez-bazkideentzat. Prezioaren barruan joan-etorria, sarrera, bisita gidatua eta bazkaria sartzen dira.

Argibide gehiago eta inskripzioak: bizilore.echateflores@gmail.com, 619 93 71 04.