Albisteak

Irudi honek PDF dokumentu bat irekiko du leiho berri batean 

Pasa den urteko esperientzia positiboan oinarrituta aurten ere aurrekontu parte-hartzaileak lantzeko erabakia hartu du Bakioko Udalak. Herritarrei aurreko urtean hartutako proposamenen egoeraren berri emateko eta aurten burutu nahi den prozesuaren xehetasunak azaltzeko bilera irekia egingo da datorren barikuan, azaroak 8, 19:30ean Udaleko bilkura aretoan.

Aurreko urteko prozesuaren balorazioa egin ostean, Udalean ordezkaritza duten alderdiek adostu dute galdetegi baten bidez jasotzea 2020ko aurrekontuetarako herritarren lehentasunak. Abenduaren lehen aste arteko epea egongo da galdetegia betetzeko, eta hiru bilera egingo dira auzoetan gaia lantzeko.

Etxebizitza guztietara banatuko da galdetegia eta jasotzeko hainbat buzoi ezarriko dira: Udaletxean, kiroldegian, osasun zentroan, kultur etxean eta gaztelekuan. Internet bidez ere parte hartzeko aukera zabalduko da, www.bakio.eus ataria balaiatuz. Eta aurreko urtean egin bezala, 9 eta 18 urteko gazteek parte hartu ahal izango dute etxean jasoko duten galdetegi berezi baten bidez.

Bakioko Udalak herritar guztiei dei egiten die 2020ko aurrekontuak erabakitzeko beraien ekarpena egin dezaten, eta aurrez aurreko bileretan parte har dezaten.

Kartela (PDF 606KB)