Albisteak

Esteka honek PDF dokumentu bat irekiko du leiho berri batean 

Bakioko Udalak gune bat atondu du Ibarretako eraikinean, 13 eta 18 urte bitarteko gazteek, profesional baten laguntzaz, beren espazioa eta aisialdia aktiboki antola dezaten bariku, zapatu eta jaiegunetako arratsaldeetan (domeketan izan ezik), betiere erabiltzaileek eskatutakoaren arabera.

Udalak zerbitzu honen bidez zabaldu nahi du Kultur Etxeko ludotekak dagoeneko 12 urtera arte eskaintzen duen aisialdi eskaintza.

Hemendik, gazte guztiak animatu nahi ditugu barikuan, azaroak 8, arratsaldeko 5etatik aurrera Ibarretara etor daitezen.

Kartela (PDF 1MB)