Albisteak

 
“Bakio Mugi” egitasmoaren barnean, datorren azaroaren 12an, Bakion zerbitzu berria aktibatuko da, Jarduera Fisikoko Orientazio Zerbitzua, alegia. Martitzen guztietan 10:00etatik 12:00etara Kultur Etxean.

Aldez aurretik eskatu behar da hitzordua; mesedez, erreserbatu Bakioko kiroldegian telefono bidez edo harreran bertan.

Helburuak

  • Bakion bizi diren pertsonen osasuna jagotea.
  • Udalerrian pertsona aktibo gehiago lortzea eta sedentarismoa murriztea.
  • Udalerrian jarduera fisiko osasuntsua bultzatzeko lehendik dauden ekimenei jarraipena eta bermea ematea.
  • Pertsonak inaktibo izateari uztea, eskaintza eta kalitatea oinarri duten ekimenak handituz.

Animatu eta hurreratu zerbitzu berri honetara!