Albisteak

 

Bakioko Udalak Ipuin Lehiaketaren 30. edizioan parte hartuko duten lanak aurkezteko epea zabaldu du; ipuinak aurkezteko azken eguna abenduaren 3a izango da (martitzena), Euskararen Nazioarteko Eguna, hain zuzen ere.

  • Testuak gutun-azal itxi batean aurkeztu beharko dira eta horretan egilearen datuen barri ematen duen beste gutun-azal txikerrago bat sartu beharko da.
  • Gaia librea izango da eta ipuinak bizkaiera literarioan edo euskara batuan idatzi beharko dira.
  • Lau kategoria ezarri dira parte-hartzaileen edadeen arabera:
    • LHko 2. zikloa.
    • LHKo 3. zikloa.
    • DBHko 1 eta 2. maila.
    • DBHko 3. mailatik aurrera.
  • Lanak Kultur Etxean aurkeztuko dira, arratsaldeko ordutegian.

Kartela (PDF 267KB)