Albisteak

 

Sare Feministak Elina Chauvet mexikarraren lan artistikoaren moldaketa bideratu nahi du emakumearen aurkako indarkeria agerian jartzeko eta herritarren kontzientzia pizteko. Horretarako, emakumezkoen oinetakoak emateko eta elkarrekin margotzeko eskaria egin die herritarrei. Zapatak Kultur Etxean batuko dira azaroaren 18an, astelehena, 19:30etik aurrera (egun horretan etortzeko aukerarik izan ezean, zapatak Kultur Etxean utz daitezke data horren aurretik).

Elina Chauvetek 2009an egin zuen lehengo aldiz zapata gorrien erakusketa lana Ciudad Juarez hirian gertatutako emakumeen hilketa eta desagerpenak salatzeko. Zapatak emakumearen ikur gisa erabiltzen ditu, kolore gorria, aldiz, heriotza irudikatzen du, bai eta pasioa eta bizitza ere.

Sare Feministak Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunari loturik prestatu duen ekimena izango da. Salaketa gisa erabiliko den lan artistiko honen moldaketa aurrerago egingo da, behin beharrezko zapata kopurua lortuta.

Argibide gehiago: bakiokosarefeminista@gmail.com

Kartela (PDF 193KB)